Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2017

4. IRRATSAIOA

2017ko azken irratsaioa entzungai dago. Gauden sasoian egonik, irratsaio honi gabon ikutu bat eman diogu. Espero zuen gustokoa izatea!!

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

Nortzuk etorri zaigula eskolara gaur? Bai, bai, Olentzero eta Mari Domingi beraien astoarekin opariz beteta. A zer nolako urduritasuna eta poza!! Olentzero etorri baino lehen, ikasle, guraso eta irakasleok txistorra bokadilloa jan dugu eta gero beraien ongietorria egitera irten gara. Mendi puntatik jaitsi dira Olentzero eta Mari Domingi eta han geunden beraien zain. Eta gainera urtean zehar txintxoak izan garenez, opariak banatu digute eta umeak gustura geratu dira. Eskerrik asko Olentzero eta Mari Domingi!!  

PINera IRTEERA

Iritsi da urte guztian zain egon garen eguna. Gaur PINera joan gara!! Batzuk beterano, beste batzuk urduri... Oso ondo pasatu dugu!! Datorren urtean gehiago.  

MUSIKAKO ANTZEZLANA

Hiruhileko honetan Gizakiaren eboluzioa proiektua landu dugu. Ahalik eta arlo gehienetara zabaltzen saiatu gara gaia eta musikan antzezlan bat egiteko aprobetxatu dugu.. Hona hemen argazki batzuk.

NIRE GORPUTZA DA....

Irudia
NIRE GORPUTZA DA abestia, ikasleekin aniztasuna eta jazarpena lantzeko material ederra da benetan!! Taldearen izena K antu kolore da eta ikastetxeetan lantzeko kantu didaktikoak sortzen dituzte. Ikusi bideoa.

WE WISH YOU A MERRY CHRISTMAS

Irudia
Gabonak ia gainean, ingelesean gabon kantu bat lantzen ari gara.

3.IRRATSAIOA

Ikasturte honetako 3.irratsaio entzungai dago. HHkoak ausart joaten dira irratira eta LHkoak ere ausart ingelerarekin. Jarraitu horrela!!

EUSKARA EGUNA

Abenduaren 3, igandea, euskararen nazioarteko eguna. Eskolan, ostiralean ospatu genuen. Arratsaldean, ikasleek Aizarnako hitz eta esamoldeak ekarri zituzten. Hitz horiek kartulinetan idatzi eta eskolan bertan jarri genituen. Bitartean, Haur Hezkuntzakoak aurpegiak margotu eta jolas batzuk egin zituzten. Eta jaialdiari bukaera emateko, euskararen txantxangorria dantzatu zuten.

ILLAUNEN URTEBETZEA

Abenduaren 1ean, ostiralean, Illaunen urtebetetzea ospatu genuen. 11 urte bete ditu Illaunek. ZORIONAK ILLAUN!!

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Ostiralean Eureka!Zientzia museoan egon ginen LHko gure ikasleekin eta Oikiakoekin. Bertan, lehenengo tailerra baino lehen museoa bisitatu genuen gure kabuz, eta gero tailer edo bisita gidatua ANIMALIAK: NON BIZI DIRA? izeneko euki genuen. Ekosistema desberdinetan bizi diren animaliak ikusi eta ikutzeko aukera euki genuen. Ikasle batzuk hasieran beldurtuta baina gero gustura egon ziren Saltxitxa sugea, Margarita pitoia... ikusten. Ondoren, planetariumera joan ginen. Bertan, planetei buruzko bideo bat ikusi genuen. Hau bukatuta, bertako parketxo batean bazkaldu, jolastu eta berriro ere museora sartu ginen eta libreki bisitatu genituen bertako txoko desberdinak: mundu mekanikoa, energia txinparta, argi jokoa, lurra ontzia... Egun paregabea pasa genuen zientziaz gozatuz!!

EUSKARA EGUNERAKO PRESTATZEN

Irudia
Abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Hori dela eta, has zaitezte Aizarnako hitz, berba edota esamolde politak pentsatzen. Ea denon artean, hiru kartulina betetzeko gai garen!! Animoooo

UR AZPIAN

Igeriketa saioko beste argazki batzuk  

TXOKOLATEAREKIN MARGOTZEN

Gaur eskolara etorri eta hara ze sorpresa! Txokolatea usaina...uumm Zer egin behar dugu ba? Jan? Eeezzz, zer ba? Marrazki erraldoi bat. Txokolatearikin horma-irudi bat egin dugu. Horretarako, txokolatea urtu, bakoitzak ontzitxo batean hartu eta eskuekin eta pintzelekin marrazkia egin dugu. Soberan geratu denarekin, uuuummm....

IRAKURZALETASUNA

Irudia
Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, gaztelanian proiektu txiki bati hasiera eman diogu. Gure asmoa, astean bi saiotan azken 10-15 minutu irakurketari dedikatzea da. Beraz, liburutegira joan, erdarako liburu bat aukeratu eta irakurtzen hasiko dira. Behin liburua bukatutakoan, liburuari buruzko fitxa bat beteko dute, izenburua, pertsonaiak... zeintzuk diren idatziz. Horretaz gain, beraien fitxako apalategiko liburu bat margotuko dute eta liburutegian bertan egin berri dugun zuhaitza apainduko dute. Zuhaitza hasiera batean hutsik dago eta liburuak irakurri ahala, betetzen edo hazten joango da. Horrela ba, ikasle bakoitzak berak irakurritako liburuaren izenburua hosto batean idatzi eta zuhaitzean itsatsiko du. Sei hosto desberdinez osatutako zuhaitza da gurea. Zuhaitzari slogan bat ere jarri diogu: SI QUEREMOS VER CRECER, SOLO TENEMOS QUE LEER Has gaitezan ba zuhaitza betetzen!! Ea kurtso bukaeran zuhaitza guztiz loratuta daukagun!!

HHkoak SALTO GELAN

Haur Hezkuntzakoak salto gelan jolasean.  

AITORREN URTEBETETZEA

Atzo Aitorren urtebetetzea izan zen. Atzo goizez Aitor bera falta izan zenez, gaur ospatu dugu. ZORIONAK AITOR!!

HAUR HEZKUNTZAKO TOPAKETA

Atzo osteguna, Arroan elkartu ginen Haur Hezkuntzako eskola txikien topaketa ospatzeko asmoz. Nahiz eta eguraldia ez izan onena, goizeko 9:30etan abiatu ginen autobusez. Autobusa Oikiatik pasatu ondoren iritsi ginen Arroara.  Hasieran jolasak egin genituen, haurrak lau txokotan banatu ziren eta jolas guztietan parte hartu zuten: aurpegia margotzen, karetak egiten, eraikuntzetan eta marrazkiak egiten.  Bi urtekoak berriz, salto gelara joan ziren. Primeran pasatu genuen eta gosea egin ondoren, hamaiketakoa egitera joan ginen: txistorra bokadilo ederra jan eta dantza egiteko prest. Ondoren, jolas dantza batzuk egin eta eskolara bueltatu ginen. Goiz ederra pasatu genuen Oikia eta Arroako ikasleekin.

IGERIKETA

Azaroko arratsaldeetan Zumaiako Lubaki udal kiroldegira joaten gara Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Igeri egiten ikasteaz gain, higienean eta autonomian ere trebatzen dira gure neska-mutilak. Hona hemen argazki batzuk.

2.IRRATSAIOA

Ikasturte honetako bigarren irratsaioa zintzilik dago.

INGELERAKO KLASEAN

Irudia
Ingelerako klaseetan jolasean aritzen gara batzuetan; jolasen bidez kontzeptu asko ikasten dituzte gure ikasleek. Gaurkoan Simon says jolasean aritu dira. jumping lying down acting like a monkey dancing playing air guitar

IPUIN KONTAKETA

Gaur gure nagusienek, Jarek eta Illaunek, txikienei ipuin bat kontatu die. Eso no es normal ipuina gazteleraz kontatu die. Txikitxoak adi-adi egon dira gure ipuin kontalariak entzuten. Nagusiek esan dutenez, bixkat urduri zeuden baina gustura aritu dira. Hona hemen argazki batzuk.

GAZTAINAK ERRETZEN

Urtero legez, ostiralean aurretik ikasleekin bildutako gaztainak erretzera joan ginen Anbura. Aurrena nagusienak sua piztera joan ziren eta gero ia dena prest zegoenean beste denak gerturatu ginen. Danbolinari eragin eta eragin egon ondoren, azkenean atera zinen esperoan geunden gaztaina goxoak. Besteak sua prestatzen zeuden bitartean, Haur Hezkuntzakoak aurpegiak margotzen egon ziren.

XIKERREN URTEBETZEA

Azaroaren 1ean Xikerrek urteak bete zituen. Eskolan aurreko egunean ospatu genuen. ZORIONAK XIKER!! 5 MUXU POTOLO!!

GAZTELERAKO KLASEAN

Irudia
Gazteleran zirkoa lantzen ari gara. Hormairudiak egiteko marrazkiak margotzen aritu gara: animaliak, pertsonaiak...

MUSIKAKO KLASEAN

Irudia
Nagusiak gogo handiz aritu dira musikako klasean. Batzuk txirularekin, besteak partiturekin...

JARE LIZARRALDEren urtebetetzea

Irudia
Gaur, urriak 18, Jare Lizarraldek 6 urte beti ditu. Beti bezala, abestu, marrazkiak oparitu eta bizkotxo batekin ospatu dugu bere urtemuga. ZORIONAK JARE!!

HERRI KIROLAK LEHEN HEZKUNTZAKOEKIN

Gaur Aizarnazabalgo Ekiñe etorri da eskolara, gure ikasleek herri kirolak ezagutzeko asmoarekin. Ekiñe Gipuzkoako Herri Kiroletako federazioko kirolaria dugu. Eskola kiroleko programari esker kirol espezialitate hau haurren artean sustatzeaz gain, umeek ondo pasatzea da. Horregatik, sokatira, txingak, lokotx biltzea eta gurpilean lagunak eramatea praktikan jarri dute. Gogotsu aritu dira, nor baino nor indartsuago!

1. Irratsaioa 2017-10-05

Laidan urtebetetzea

Irudia
Zorionak Laida!!!
Kaixo!!!! Hemen gara berriro, ilusioz beteta. Lagun berriak ditugu gure artean: Arai eta Aiur. Baita ere irakasleak: Oiartz, Maitane, Ainara, Eneritz eta Anuk. ONGI ETORRI DENOI!!!

kurtso hasiera

Irudia

Txiki Park-era goiz pasa

Irudia

7. irratsaioa 2017-05-26koa

APIRILEKO KLIMOGRAMA

haurrak sukaldari

Irudia
Gaur, ostirala, eskolako haur hezkuntza sukaldean sartu gara eta bi tarta goxo egin ditugu, bakoitzak etxetik ekarritako osagaiekin. ondo pasatu dugu eta baita dena jan ere. Gonbitatu ditugu LHkoak eta ez da papurrik ere gelditu!!!!!!!!

KORRIKA TXIKIA AIZARNAN

Irudia

Martxoko klimograma

Otsaileko klimograma

6. irratsaioa 2017-03-31

5. IRRATSAIOA 2017-03-02

AIZARNA HERRI ESKOLAKO IKASLEEN EKIMENA

Irudia
Azken asteetan Siriako gudak sortutako biztanleen ihesaldiak albiste izan dira Euskal Herrian. Errefuxatuen aldeko ekimenak biderkatu dira gure inguruan eta Aizarnan ekimen txiki bat burutu dugu otsailaren 21-ean. Lehenagotik gaia landua izan da LH-ko ikasleekin eta oraingoan UNICEF Euskal Herriko Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Dimensión-Rezink publizitate agentziarekin batera proposatu diguten unitate didaktikoa aurrera eraman dugu. Bertan gatazkaren inguruko bideo batzuk ikusi eta azaldu ditugu eta ondoren azalduko dugun ekimena aurrera eraman dugu. Errefuxatu kanpalekuetan hesiak egoten dira eta bertako haurrek hesi horiek baliatzen dituzte objektu desberdinekin irudiak sortzeko. Eskolara bidali diguten materialean hau irudikatu nahi izan dute. Horretarako sokazko hesi bat bidali digute eta helburua izan da hesi horretan plastikozko edalontziak erabilita irudi bat osatzea. Gure kasuan ideia ikasleekin behin azalduta, asanblada parte hartzaile baten bitartez erabaki dugu ba