Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2022

ZORIONAK, OIER! ATZERAPEN PIXKA BATEKIN

Irudia
 

Haur Hezkuntzan lanean jarraitzen dugu!

 Haur Hezkuntzan gogotsu jarraitzen dugu astero lanean!

MINJAGOLHE bueltan da!

Irudia
Kaixo! MINJAGOLHE, Aizarnako eskolako irratia, bueltan da! Hurrengo estekan  entzungai duzue ikasturte honetako lehenengo irratsaioa. Gustatuko zaizuelakoan, ondo izan! AHE.

Denok gara piratak!

Irudia
Danielak ezin duela pirata izan dio Belarri Ebaki kapitainak. Probarik gogorrenak pasarazi dizkio Danielari eta honek, indartsu eta ausart, denak erraz gainditu ditu! Erakutsi du baduela pirata izateko behar dena... orduan, zein da arazoa?  Guk uste dugu denok daukagula pirata izateko, edo nahi duguna izateko eskubidea eta ez dago inon "Belarri Ebaki Kapitainik" pentsatzeko modu hau aldatuko digunik! AAAARRRRR, DENOK GARA PIRATAK!

Vivaldirekin udazken kontuak lantzen

Irudia
Haur Hezkuntzako gure musikari txikiak, Lorerekin udazkena lantzen ibili ziren orain dela aste batzuk. Vivaldi izan zuten bidelagun jarduera honetan. Ipuina eta musika, uztartzen dituen bideotxo bat ikusi zuten eta ondoren, lurretik jasotako hostoekin lan dotoreak burutu zituzten. Hemen duzue bideotxoa, berriz ikusterik nahiko bazenute ere: Eta hemen, egin zituzten lanen adibidetxo bat. Hara zer artista koadrila daukagun eskolan!

EGUN BEREZIA: EUSKARALDIA OSPATZEN!

Irudia
Gaur egun berezia ospatu dugu eskolan. Euskararen eguna festa giroan bizitzeko modukoa denez, hainbat ekintza burutu ditugu: dantza, jolasak, jokoak, margoketa, ahobizi eta belarriprest lepokoak... Gustora ibili gara! Hona hemen zenbait argazki eta bideo, zein ondo pasatu dugun erakusteko!