Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2021

Urteko azken eguna

Irudia
 Eguerdi on: Urteko azken eskola eguna izan dugu gaur. Ekintza desberdinak eginez agurtu dugu elkar: 1- Hitzapasa 2- Arrantza jolasa 3- Olentzero eta Mari domingiren etorrera. Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk. Ongi amaitu urtea eta urtarrilaren 10a arte.  AHE

MINJAGOLHE IRRATIA 2. IRRATSAIOA

Irudia
  Arratsalde on,  Hemen duzue gaurko irratsaioa.  BIGARRREN IRRATSAIOA. https://youtu.be/WQtgW3xCDhU Ongi izan

Gailetak

Irudia
Eguerdi on,  Urtea amaitzeko gailetak egin ditugu eskolan. Errezeta nahi? Arrautza 1. 100g azukre. 200 g Gurin 350 g irin.  Hemen dituzue argazkiak: Beste bat arte! AHE

Zuhaitza

Irudia
Kaixo! Eskolako sarreran dugun kristalean zuhaitza osatu dugu.  Ikastetxeko pertsona guztion argazkiak jarri ditugu. Gustatu? Aio

Lagun ezkutua

Irudia
   Kaixo denoi! Aizarnako Eskolan Lagun ezkutua egin dugu LHko ikasleon artean. Webgune honetan jarri ditugu ikasleon izenak eta emailak: https://www.amigoinvisibleonline.com/  Ondoren, webgune horrek berak egin du zozketa eta gure emailera bidali digu mezua nor tokatu zaigun esaten duena. Abenduaren 22rako opari bat ekarri behar diogu pertsona horri.  Hauek dira arauak: -Ixilik egongo gara, sekretua mantenduz.   -Eskuz egindakoa izan behar du edota etxean erabiltzen ez dugun jolas bat.  -Abenduaren 22rako eskolara ekarri behar dugu. -Eskolan kutxa gardenean utzi behar da, bilduta eta NORENTZAT den  idatzita.  Opariak asteazken arratsaldean irekiko ditugu Irratsaioan ostean. Agur.

Zentzumenak

Irudia
Kaixo! Atzo Ane etorri zen gure eskolara eta berekin zentzumenak landu genituen.  Ondoren sorpresa bat ekarri zigun, moxalaren enbrioia. Ederki pasa genuen! Aio.

Brown Bear

Irudia
Arratsalde on: Bideo honetan HHko ikasleek Brown Bear ipuina kontatuko digute. Ongi izan,

HERRI KIROLAK

Irudia
 

Abenduak 3

Irudia
 

ZORIONAK IZEI!

Irudia
 

ZORIONAK EKAIN!

Irudia
 

MINJAGOLHE IRRATIA 1. IRRATSAIOA

Irudia
Arratsalde on,  Hemen duzue gaurko irratsaioa. LEHEN IRRATSAIOA. https://youtu.be/z_078ducg8Q Ongi izan

ZIENTZIA TAILERRA HAUR HEZKUNTZAN

Irudia
 

Zerain (5. atala)

Irudia
  ZERAINGO GAUBELA    Gauean gaubela egin genuen han mamu bat agertu zen eta bildurtu egin ginen geroago dantza egin genuen. Eta batzuk nahi zuten abestiak jartzen zituzten danak pozik zeuden. Irakasleek abestiak jartzen zituzten. Eta gero batzuk ohera joan ziren  baina besteak ez besteak dantzan gelditu ziren azkenean batzuk aurrezkoa egin genuen. Gero azkeneko dantza erdira atera txandaka gauza bat egiten behar zen. Gero batzuk  lurrean eseri eta dantza egin zuten.

ZIENTZIA TAILERRA

Irudia
 

Zerain (4.atala)

Irudia
  KANDELAK EGITEN Museoa ikusi eta gero kandelak egiten hasi ginen. NOLA? Monitoreak bakoitzari argizari zati bat eman zigun, hari bat jarri genuen kandelaren  izkinan eta piskanaka piskanaka bueltak ematen hasi ginen. Bueltak ematen bukatu genuenean kandelari azken ikutuak eman genizkion eta plazara joan ginen. Egilea: Eñaut Ollakindia

Zerain (3. atala)

Irudia
  ZERRATEGIA Iritsi ginenean Zerainera, autobusak meategitik gertu utzi zigun. Orduan hor zeude mahai batean jarri eta denok hamaiketakoa egiten hasi ginen. Gero labek ikusi eta zerrategirantz abiatu ginen, iritsi ginenean baskaldu egin genuen. Bazkaldu eta geroago zerrategira joan ginen ikustera. Bost sei taldetan sartu ginen, ikusi genduen nola urareki argiak pizten ziren, nola zerra denak martxan jartzen diren etb. Ateratakoan goian zegoen erreka moduko hori ikusi genduen,hortik hartzen du eta ura argi eta zerrak martxan jartzeko, ikusi genuen 20 zentimetro berago zegoela ura.Hori dena ikusi ondoren Zerainera oinez joan ginen. Egilea: Ani Eizagirre

Zerain (2. atala)

Irudia
  TALOAK Ostiral goizean 10:00 taloak egin genituen. Taloak egiteko bear ziren gauzak hauek ziren: -arto irina -ur beroa -plantxa (erroparentzako plantxa ez)   Taloak egiteko arto irin asko bota behar da mahaira, gero sumendi bat egin eta ur beroa bota behar zaio zulora, hori egin masa bat egin arte, masa egindakoan bola txikiak egin. Ondoren zapaldu ondo ondo eta hori egindakoan plantxan jarri, plantxan egindakoan guk txokolatea jarri genion baina zuek nahi duzuena jarri. Gero  goxo goxoa egongo denez jan. ZUEK EGITEN BADITUZUE ON EGIN!! Guk ondo pasa genuen taloa egiten. Gainera oso onak zeuden taloak. Hemen dituzue argazki batzuk: Egilea: Julen Otaño

Zerain (1. atala)

Irudia
  ZERAINGO HARIZTIERDI ATERPETXEA Hariztierdi aterpetxean gauza asko zeuden: hiru logela, futbolina, mahaiak, komunak, jangela… Gauza pila bat zeuden. Lehenengo egunean, Aizpea menditik jetsi nintzen lagunekin.Gauean diskoteka bat egin genuen eta gero Izei mamuaren mozorro batekin beldurra ematera etorri zen. Hurrengo goizean, gosaltzeko gaileta maria kolakaorekin zegoen. Gero Zeraingo frontoira joan ginen futbolera. Denbora pasa eta gero Zeraingo aterpetxera joan ginen taloa egitera. Honen ondoren, erleen museora joan ginen eta kandelak egin genituen. gero bazkaltzeko makarroiak eta solomoa patatekin zegoen. Bazkaldu ondoren  kanpoan jolastu ginen eta dena prest jarri genuenean Aizarnara bueltatu ginen. Egilea: Oihan Zelaia

ORLA

Irudia
 

Gau beltzaren asteko antzerkia

Irudia
Gau beltzaren asteko antzerkia.  HEMEN .                                                        Hemen LH 5 eta 6koek egindako antzerkia.

ZIENTZIA TAILERRA HAUR HEZKUNTZA

Irudia
 

ZORIONAK XIKER!

Irudia
 

ZORIONAK LAIENE!

Irudia
 

ZORIONAK JARE!

Irudia
 

ZORIONAK MADDI!

Irudia
 

Iraetako misterioa

Irudia
  Benetako gertakari batean oinarrituta. AIZARNAKO HERRI ESKOLAKO LH 1,2,3, eta 4KO IKASLEAK.  Egun batean, Aizarnako ikasleak Eskolatik Zumaira abiatu ziren igerilekura.  Bidaia ongi joan zen, baina ikasle bihurri bati txapela ahaztu zitzaion. Eta beste oso bihurri bati, motxila osoa. Igerilekuan dena ongi joan zen. Baina bueltako bidaian ... tza, tza, tzan!!!! .... Autobusa soinu arraroak egiten hasi zen. Gidariak,  ikasleei autobusetik irteteko esan eta gero,  gelditu eta ospa egin zuen,  Autobusari pieza bat galdu zitzaion. Gidaria piezaren bila joan zen. Iñaki izeneko gizon bati deitu eta furgoneta batekin itzuli zen  txoferra. Ikasle taldea bi talde txikitan banatu zen. Mikel, Denis, Aratz, Jakes, Urki eta Arai joan ziren lehenengo bidaian. Eire, Kimetz, Maia, Aiur, Xiker, Maddi eta Maialen, Iraetan gelditu ziren. Iñaki etorri zen. Bi minutu egon, autobusaren kapota itxi eta agur esan gabe, joan zen. Zain ziren bitartean, Maialenek abentura izugarriak kontatu zizkien ikasleei. 15

Trikua baratzan

Irudia
  Urkin baratzan   txita batentzako belar ondoa hartu nuen eta Eirek plastiko pusketak kentzen ari zen. Bat batean, lasto tartetik, trikua erori zen. Txikia zen eta mutur polit polita zuen. Kaiolan sartu genuen, hurrengo egunean eskolan erakusteko. Baina…..   eskolara ez zigun utzi ematen, trikuak gaizki pasatuko zuelako. Orduan, Maia, Urki, Manex, Amaia, Arai, Kalima eta bere ama Aiora, joan ginen argazkiak ateratzea. Gero, eskolan erakutsi genituen argazkiak eta trikua libre utzi genuen.           EGILEA: Maia  

ZORIONAK XUBAN!

Irudia