Iraetako misterioa

 


Benetako gertakari batean oinarrituta.

AIZARNAKO HERRI ESKOLAKO LH 1,2,3, eta 4KO IKASLEAK. 


Egun batean, Aizarnako ikasleak Eskolatik Zumaira abiatu ziren igerilekura. 

Bidaia ongi joan zen, baina ikasle bihurri bati txapela ahaztu zitzaion. Eta beste oso bihurri bati, motxila osoa.

Igerilekuan dena ongi joan zen.

Baina bueltako bidaian ... tza, tza, tzan!!!! ....

Autobusa soinu arraroak egiten hasi zen. Gidariak,  ikasleei autobusetik irteteko esan eta gero,  gelditu eta ospa egin zuen, 

Autobusari pieza bat galdu zitzaion. Gidaria piezaren bila joan zen. Iñaki izeneko gizon bati deitu eta furgoneta batekin itzuli zen  txoferra.

Ikasle taldea bi talde txikitan banatu zen.

Mikel, Denis, Aratz, Jakes, Urki eta Arai joan ziren lehenengo bidaian.

Eire, Kimetz, Maia, Aiur, Xiker, Maddi eta Maialen, Iraetan gelditu ziren.

Iñaki etorri zen. Bi minutu egon, autobusaren kapota itxi eta agur esan gabe, joan zen.

Zain ziren bitartean, Maialenek abentura izugarriak kontatu zizkien ikasleei.

15 minutu geroago, Iraetan gelditutako taldearen bila etorri zen txoferra.

Bidean, gogoratu ziren, igerilekura joaterakoan, ia ia autobusak furgoneta bat jo zuela.

Azkenean, talde osoa iritsi zen Aizarnara. Abentura handia bizi izan ondoren!!!!


EGILEAK: Arai, Urki, Denis, Aratz, Mikel, Maia, Jakes, Maddi, Eire, Kimetz, Aiur eta Xiker.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

JAIALDIKO BIDEOA