Mezuak

Heziketa fisikoa etiketa duten argitalpenak ikusgai

ESKALADA LHkoekin

Irudia
Heziketa Fisikoko saio bitan bulderrera joan ginen. Nabaritzen da bai ikasle hauek eskaladan entrenatzen direla. Hona hemen argazki batzuk:

AKROSPORT

Irudia
Gaur LHko ikasleekin akrosport kirolean aritu gara. Gure ikasleak zirkurako prest daudela erakutsi dute. A ze akrobaziak!! Ezetz asmatu zer jartzen duen? AIZARNA

IRRISTAKETA

Irudia
Aurreko saioko argazki gehiago

IRRISTAKETA, 1.SAIOA

Irudia
Hasi gara lehenengo irristaketa saioarekin Ikusten denez, ikasleek gogotsu hasi dira. Trena egin dugu Animatzailea ere ez zen falta!! Zenbait jolas desberdin egin ditugu eta lehenengo saioa izateko, oreka behintzat lortu dugu. Ea bada, hurrengoan erorketa gutxiago dauden. Ostegunean gehiago.

IRRISTAKETA

Irudia
Bihartik hasi eta Gabonak bitarteko Heziketa Fisikoko saioak (4 saio) irristaketa egiteko erabiliko ditugu. Frontoia leku aproposa denez horretarako, bertan pasatuko ditugu ondorengo orduak.  Beraz, ez ahaztu ekartzea: - patinak - babesgarriak - kaskoa Babesgarriak eta kaskoa patinak bezain garrantzitsuak dira, kolpeak badaude min gehiegi ez hartzeko. Orduan, mesedez daukazutenok, ekarri!!