Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2022

Sasi koipetsu

Irudia
Kaixo: Atzo, Sasi koipetsu ospatu genuen Aizarnan. Goizean eskolan mozorro festa izan genuen. Dantzak egin, entsaiatu eta plazara atera ginen. Herritar eta familiarteko pila azaldu ziren eta dantzan ibili ginen. Euria hasi zelako Elkotatik LH5 eta 6koak plazara jetsi ziren. Frontoian egon ginen jolasten guraso batzuk bazkaria prestatu ziguten arte. Mila esker benetan. Soziedadean bazkaldu eta ondoren eskolara etorri ginen Superniños ikustera. Hemen irudi batzuk: Agur

SASI KOIPETSU

Irudia
 Kaixo: Bihar Sasi koipetsu ospatuko dugu eskolan. Beraz, mozorratuta etorri!!!! Hemen duzue egitaraua: Etxean sua egiteko egurrak edota egunkariak baldin badituzue ekarri mesedez. Bihar arte. AHE

Zientzia tailerra otsailak 21

Irudia
Otsailak 21.  Gaurko zientzia tailerrean HHkoek balantza erabili dute.  Honez gain, Kanariar Uharteetako hondarra eta harriak izan ditugu eskolan.  LHkoek zientzian robotikako erronka izan dute.  AHE

ZORIONAK AIUR!

Irudia
 

Urola Bizirik - Aizarna Bizirik

Irudia
 Kaixo: Aurrekoan Urola Bizirik elkartekoak etorri ziren.  Panel hauek ekarri zituzten: Horiek ikusita, guk gureak egitea pentsatu genuen. Hemen Aizarnako irudiekin egindako panelak: Aio.

Buztina, otsailak 18.

Irudia
Kaixo: Gaur, otsailak 18, buztin tailerra egin dugu.  Hemen duzue irudi bat. Ongi izan.  

Maite eta Mirenen azken eguna

Irudia
Kaixo: Gaur Maite eta Miren agurtu ditugu.  12 astez gure eskolan egon dira praktikak egiten. Maite LHn eta Miren HHn.  Hemen uzten dizkizuegu agurreko 2 irudi. Heme n abestu diegun bertsoa: MAITE: Bertso hauekin nahi dizuegu bihotzez eskerrak eman Praktikaldia egin beharra, ta non hobeto, Aizarnan. Zuen gogo ta ilusioak heldu zaizkigu primeran, ta ikasleek sentitu dute maitasun pilla zuengan. Zoazten lekura zoaztela zuek zeratena izan . Maite zuregan ikusi dugu ideien freskotasuna. Ikasleekin jolasak sortzen izan duzu gaitasuna,  alboan egon eta lagundu eskainiz lasaitasuna,  ta umorea polita bezain koloretsua duzuna. Irakaskuntzan emango duzu bihotzetik daukazuna. MIREN: Bertso hauekin nahi dizuegu bihotzez eskerrak eman Praktikaldia egin beharra, ta non hobeto, Aizarnan. Zuen gogo ta ilusioak heldu zaizkigu primeran, ta ikasleek sentitu dute maitasun pilla zuengan. Zoazten lekura zoaztela zuek zeratena izan . Miren baduzu barruan zerbait haurrentzako berezia,  ta uste dugu izango de

Zientzia tailerra. Otsailak 14

Irudia
 Kaiox: Hemen atzoko zientzia tailerreko argazki batzuk: Aio.

Gutun trukea Katalin Erauso ikastetxearekin

Irudia
 Iepa! Aizarnako Herri Eskolak eta Donostiako Katalin Erauso ikastetxeak gutun trukea egin dugu.  Aizarnako ikasleek Donostiako ikasleei gutunak idatzi dizkiegu. Norbere burua aurkeztu dugu, zer dugun gustuko esan eta pare bat galdera bidali dizkiegu.  Erantzungo digutela esan digute.  Agur.

Urola Bizirik

Irudia
 Kaixo: Urola Bizirik Elkarteko kideak etorri zaizkigu gaur eskolara.  https://urolabizirik.org/ Posterrak erakutsi dizkigute eta eskolan izango ditugu aste batzuetan.  Hemen argazki bat: Beste bat arte, AHE

Eskola osoa Basora (Otsaila)

Irudia
 Kaixo: Gaur, osteguna, eskola osoa basora joan gara. LHkoen erronka: HAMAIKETAKOA izan da. Gaurko basorako hamaiketakoa prestatu digute. San Blasak, napolitanak, madalenak eta Brownieak jan ditugu.  Hemen argazki batzuk: AHE.

Azpeitiko tren museora irteera

Irudia
 Kaixo: Atzo HH3tik LH6ra bitarteko ikasleak  Azpeitira joan ginen. Tren museoa ikusi genuen. Gero, hamaiketakoa egin eta arratsaldean zelai batean jolastu genuen. Zelai horretan bazkaldu genuen eta ondoan txirrista handi bat zegoen. Oso ondo pasa genuen. Aio.

LH 1-2 GRUFFALO

Irudia
Hello! Do you know The Story of the Gruffalo? We do! Here you have our video. Hope you like it :)  

Santa Ageda bezpera

Irudia
 Kaixo! Gaur Santa Ageda bezpera ospatzeko plazara atera gara abestera.  Hemen dituzue  hiru argazki, bat entsegukoa eta 2 plazakoak. Entsegua: Plaza: Ongi izan, AHE

ZORIONAK IZEIA!

Irudia
 

3. IRRATSAIOA

Irudia
Kaixo: Hemen uzten dizuegu gaurko MINJAGOLHE irratsaioa, aurtengo 3.na. Audioa apur bat baxu geratu zaigu une batzuetan, baina lasai, datorren hilabeterako konponduta utzi dugu eta! Hemen duzue entzungai, 40. segunduan hasten da:  https://youtu.be/fy6WE-eEpjI   Ongi izan, AHE