Maite eta Mirenen azken eguna

Kaixo:

Gaur Maite eta Miren agurtu ditugu.

 12 astez gure eskolan egon dira praktikak egiten. Maite LHn eta Miren HHn. 

Hemen uzten dizkizuegu agurreko 2 irudi.



Hemen abestu diegun bertsoa:

MAITE:
Bertso hauekin nahi dizuegu
bihotzez eskerrak eman
Praktikaldia egin beharra,
ta non hobeto, Aizarnan.
Zuen gogo ta ilusioak
heldu zaizkigu primeran,
ta ikasleek sentitu dute
maitasun pilla zuengan.
Zoazten lekura zoaztela
zuek zeratena izan.

Maite zuregan ikusi dugu
ideien freskotasuna.
Ikasleekin jolasak sortzen
izan duzu gaitasuna, 
alboan egon eta lagundu
eskainiz lasaitasuna, 
ta umorea polita bezain
koloretsua duzuna.
Irakaskuntzan emango duzu
bihotzetik daukazuna.

MIREN:
Bertso hauekin nahi dizuegu
bihotzez eskerrak eman
Praktikaldia egin beharra,
ta non hobeto, Aizarnan.
Zuen gogo ta ilusioak
heldu zaizkigu primeran,
ta ikasleek sentitu dute
maitasun pilla zuengan.
Zoazten lekura zoaztela
zuek zeratena izan.

Miren baduzu barruan zerbait
haurrentzako berezia, 
ta uste dugu izango dela
euki duzun presentzia, 
ondoan egon baina ez egon
hori da abilezia, 
haurra ikusi eta sentitu
ahaztu gabe grazia.
Otso indarra duzu barruan
goxotasunez jantzia.

Aio

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

JAIALDIKO BIDEOA