Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Urria, 2017

GAZTELERAKO KLASEAN

Irudia
Gazteleran zirkoa lantzen ari gara. Hormairudiak egiteko marrazkiak margotzen aritu gara: animaliak, pertsonaiak...

MUSIKAKO KLASEAN

Irudia
Nagusiak gogo handiz aritu dira musikako klasean. Batzuk txirularekin, besteak partiturekin...

JARE LIZARRALDEren urtebetetzea

Irudia
Gaur, urriak 18, Jare Lizarraldek 6 urte beti ditu. Beti bezala, abestu, marrazkiak oparitu eta bizkotxo batekin ospatu dugu bere urtemuga. ZORIONAK JARE!!

HERRI KIROLAK LEHEN HEZKUNTZAKOEKIN

Gaur Aizarnazabalgo Ekiñe etorri da eskolara, gure ikasleek herri kirolak ezagutzeko asmoarekin. Ekiñe Gipuzkoako Herri Kiroletako federazioko kirolaria dugu. Eskola kiroleko programari esker kirol espezialitate hau haurren artean sustatzeaz gain, umeek ondo pasatzea da. Horregatik, sokatira, txingak, lokotx biltzea eta gurpilean lagunak eramatea praktikan jarri dute. Gogotsu aritu dira, nor baino nor indartsuago!

1. Irratsaioa 2017-10-05