Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Martxoa, 2018

6. IRRATSAIOA

6.irratsaioa ere prest daukagu. Oraingo honetan denboraz justu ibili gara prestatzeko, baina lortu dugu!!

GALTZAGORRI ELKARTEKOAK

Irudia
Astelehenean, Galtzagorri elkarteko Imanol etorri zen. Liburuen altxorra izeneko kutxa ibiltari bat ekarri zigun liburuz beteta. Liburu batzuk ere irakurri zizkigun. Gure ikasleak irakurketan barneratzeko aukera paregabea! Hor dabiltza, liburu bat hartu, bestea irakurri, bueltatu, irakasle eta ikasleei kontatu... oso oso gustura!!

5.irratsaioa

Aldaketa batzuk egin behar izan ditugu, irratsaioa aurrera eramateko baina azkenean lortu dugu 5.irratsaioa egitea!!

INGELESEKO KLASEAN

Irudia
LHko txikienekin ingeleseko hitz berriak ikasten.                                 

BADAUKAGU ESKOLAKO LOGOTIPOA

Irudia
Badaukagu eskolako logoa. Parte hartze handia eduki dugu eta ez da erraza izan logo bakarra aukeratzea. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak Aritz OtaƱo!!
Irudia
Gaur Ekogunean izan gara Aizarnako haur hezkuntza. Oso ondo pasatu dugu. Baratzetatik ibili gara, landareak usaintzen, letxugak landatzen, ureztatzen,... eta gero, hamaiketakoaren ondoren, parke zoragarri baten jolastu dugu bazkaltzeko ordurarte. hemen irudi batzuk