Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2018

ENEKO ETXEGARAI IPUIN KONTALARIA

Gaur arratsaldean Eneko Etxegarai ipuin kontalaria etorri zaigu eskolara. Salto gela girotu digu, bere otarre, barazki eta trastez eta Marixaren baserrian murgildu gara. Pare bat ipuin kontatu digu eta gero ipuinak nola sortzen dituen ere erakutsi digu. Azkenean galderentzako tartetxo bat ere euki dugu. Umeak gustura egon dira entzuten eta pila bat parte hartu dute. Pozik joan da Eneko eta baita ikasleak ere!!

IPUINAREN LANKETA

Irudia
LHko ikasleekin ipuina lantzen egon gara. Lehenik ipuin bat entzun genuen; gero ipuina zortzi zatitan banatu genuen; ondoren, bikoteka zati bakoitza landu eta idatzi eta azkenik eszena bakoitza irudikatu edo ilustratu genuen collage moduan. Behin ipuina bukatuta, HHko ikasleei kontatu genien. Dena bukatuta, jolasean aritu ziren denak. Hona hemen argazki batzuk.

ANOUKEN URTEBETETZEA

Irudia
6 URTE HANDI, NESKA HANDI!!! ONDO ONDO PASA!!  

EÑAUTEN URTEBETETZEA

Urtea ikasleen urtebetetzeekin hasi dugu. Atzo Eñauten urteak zelebratu genituen. ZORIONAK EÑAUT!! 8 URTE Ondo pasa