Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Abendua, 2016

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!

Irudia
Ondo pasa oporretan!! Ondo amaitu urtea eta hobeto hasi datorrena!! Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!

GABON ESKEAN

Irudia
Ohitura onak mantenduz, urtero legez, aurten ere baserriz-baserri aritu gara eskolako ume, ikasle-ohi,  irakasle, guraso eta familiartekoak gabonetako abestiak abesten. Giro ederra sortu dugu!! Hona hemen argazki eta bideo batzuk. Furgonetan sartuta baserriz-baserri joateko prest Gurasoak ere sartu dira furgonetan

EGUN MAGIKOA ESKOLAN

Irudia
Gaur 11ak aldera Olentzero eta Mari Domingi astoarekin etorri dira Aizarnako eskolara. Txikienak oso urduri eta irrikitan zeuden. Beraiei ongi etorria egin eta eskolara sartu dira. Bitartean, astoa patioan utzi dute deskantsatzen. Barruan, bai Olentzerori eta baita Mari Domingiri ere abestu diogu eta ondoren, hainbat opari banatu dituzte.    HHkoak hamaiketako egiten. Atzeko aldean gurasoak.    Olentzero ikusten dugu eta deika gabiltza. Badator menditik Olentzero. Patioan daude jadanik. Olentzero eskutitzak jasotzen.

LHkoak ESKULANETAN

Irudia
LHko ikasleak Erreka Mariko pertsonaiak landu dituzte.

HHkoak JOLASEAN

Irudia
Txikienak ere betiko jolasetan aritu dira. Polizia eta lapurra jolasean gustura ibili dira. Hona hemen argazki batzuk.  Jolasean hasi baino lehen, ekipoko argazkia atera dugu. Lapurretako batzuk kartzelan daude jadanik. Bitartean, poliziek ondo zaintzen dute kartzelatik irten ez daitezan. Oso ondo pasatu dugunez, gehiagotan jolastu beharko dugu!!

IRRISTAKETA

Irudia
Aurreko saioko argazki gehiago

AIZARNAKO KLIMOGRAMAK

3. IRRATSAIOA

Hona hemen guarko irratsaioa.

ESKULANAK

Irudia
Gabonak gainean ditugunez, txikienekin gabonei buruzko eskulantxu bat egin dugu. Margotzen geunden bitartean, ikasleek Olentzerok zer ekarriko dieten, opari bakoitza norena den eta barruan zer dagoen esaten jardun dute. Nola ez, handiena beraientzat aukeratu dute eta txikiena gurasoentzat! Gero, gabonetako argiak botilen kortxoekin estanpatu ditugu. Hona hemen gure artistak eta beraien lanak: Hasieran opariak, izarrak eta zorionak margotu dute. Gero, estanpazioak egin dituzte

IRRISTAKETA, 1.SAIOA

Irudia
Hasi gara lehenengo irristaketa saioarekin Ikusten denez, ikasleek gogotsu hasi dira. Trena egin dugu Animatzailea ere ez zen falta!! Zenbait jolas desberdin egin ditugu eta lehenengo saioa izateko, oreka behintzat lortu dugu. Ea bada, hurrengoan erorketa gutxiago dauden. Ostegunean gehiago.

IRRISTAKETA

Irudia
Bihartik hasi eta Gabonak bitarteko Heziketa Fisikoko saioak (4 saio) irristaketa egiteko erabiliko ditugu. Frontoia leku aproposa denez horretarako, bertan pasatuko ditugu ondorengo orduak.  Beraz, ez ahaztu ekartzea: - patinak - babesgarriak - kaskoa Babesgarriak eta kaskoa patinak bezain garrantzitsuak dira, kolpeak badaude min gehiegi ez hartzeko. Orduan, mesedez daukazutenok, ekarri!!

ABENDUKO ZUBIA

Irudia
Ondo pasa zubi luze hau Bueltan ikusten gara!!

NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA

Irudia
Gaur euskara eguna ospatzen denez, atzo ikasleak hormairudi handi bat egin zuten. Ondoren, eskolako kanpoaldean jarri genuen. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ EUSKARAK 365 EGUN NIK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ? EUSKARAZ ORAIN ETA GERO.... Bakoitzak bere erara, baina egin dezagun euskaraz!!

SENDA BELARRAK IRTEERA

Irudia
Gaur senda belarrak biltzera atera gara Sararekin. Goizeko 11ak aldera eskolatik oinez abiatu eta Zabale baserri ingurura hurbildu gara. Bertan zain belarrak eta birika belarrak jaso ditugu jarabea egiteko. Jarabeak birikak garbitu, eztula kendu eta katarroa gainditzen laguntzen du. Eskolara bueltan, jasotako belarrak pusketetan txikitu eta uretan egosi ditugu 20 minutuz eta gau guztia bertan egongo dira eltze berdinean. Bihar botilatxoetara pasatu eta bakoitzak etxera eramango du. Oso ondo pasatu dugu!!

2. IRRATSAIOA

Hona hemen gaurko irratsaioa.

2016-17ko LEHENENGO IRRATSAIOA

Aurtengo ikasturteko lehenengo irratsaioa.