Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Azaroa, 2017

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Ostiralean Eureka!Zientzia museoan egon ginen LHko gure ikasleekin eta Oikiakoekin. Bertan, lehenengo tailerra baino lehen museoa bisitatu genuen gure kabuz, eta gero tailer edo bisita gidatua ANIMALIAK: NON BIZI DIRA? izeneko euki genuen. Ekosistema desberdinetan bizi diren animaliak ikusi eta ikutzeko aukera euki genuen. Ikasle batzuk hasieran beldurtuta baina gero gustura egon ziren Saltxitxa sugea, Margarita pitoia... ikusten. Ondoren, planetariumera joan ginen. Bertan, planetei buruzko bideo bat ikusi genuen. Hau bukatuta, bertako parketxo batean bazkaldu, jolastu eta berriro ere museora sartu ginen eta libreki bisitatu genituen bertako txoko desberdinak: mundu mekanikoa, energia txinparta, argi jokoa, lurra ontzia... Egun paregabea pasa genuen zientziaz gozatuz!!

EUSKARA EGUNERAKO PRESTATZEN

Irudia
Abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Hori dela eta, has zaitezte Aizarnako hitz, berba edota esamolde politak pentsatzen. Ea denon artean, hiru kartulina betetzeko gai garen!! Animoooo

UR AZPIAN

Igeriketa saioko beste argazki batzuk  

TXOKOLATEAREKIN MARGOTZEN

Gaur eskolara etorri eta hara ze sorpresa! Txokolatea usaina...uumm Zer egin behar dugu ba? Jan? Eeezzz, zer ba? Marrazki erraldoi bat. Txokolatearikin horma-irudi bat egin dugu. Horretarako, txokolatea urtu, bakoitzak ontzitxo batean hartu eta eskuekin eta pintzelekin marrazkia egin dugu. Soberan geratu denarekin, uuuummm....

IRAKURZALETASUNA

Irudia
Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, gaztelanian proiektu txiki bati hasiera eman diogu. Gure asmoa, astean bi saiotan azken 10-15 minutu irakurketari dedikatzea da. Beraz, liburutegira joan, erdarako liburu bat aukeratu eta irakurtzen hasiko dira. Behin liburua bukatutakoan, liburuari buruzko fitxa bat beteko dute, izenburua, pertsonaiak... zeintzuk diren idatziz. Horretaz gain, beraien fitxako apalategiko liburu bat margotuko dute eta liburutegian bertan egin berri dugun zuhaitza apainduko dute. Zuhaitza hasiera batean hutsik dago eta liburuak irakurri ahala, betetzen edo hazten joango da. Horrela ba, ikasle bakoitzak berak irakurritako liburuaren izenburua hosto batean idatzi eta zuhaitzean itsatsiko du. Sei hosto desberdinez osatutako zuhaitza da gurea. Zuhaitzari slogan bat ere jarri diogu: SI QUEREMOS VER CRECER, SOLO TENEMOS QUE LEER Has gaitezan ba zuhaitza betetzen!! Ea kurtso bukaeran zuhaitza guztiz loratuta daukagun!!

HHkoak SALTO GELAN

Haur Hezkuntzakoak salto gelan jolasean.  

AITORREN URTEBETETZEA

Atzo Aitorren urtebetetzea izan zen. Atzo goizez Aitor bera falta izan zenez, gaur ospatu dugu. ZORIONAK AITOR!!

HAUR HEZKUNTZAKO TOPAKETA

Atzo osteguna, Arroan elkartu ginen Haur Hezkuntzako eskola txikien topaketa ospatzeko asmoz. Nahiz eta eguraldia ez izan onena, goizeko 9:30etan abiatu ginen autobusez. Autobusa Oikiatik pasatu ondoren iritsi ginen Arroara.  Hasieran jolasak egin genituen, haurrak lau txokotan banatu ziren eta jolas guztietan parte hartu zuten: aurpegia margotzen, karetak egiten, eraikuntzetan eta marrazkiak egiten.  Bi urtekoak berriz, salto gelara joan ziren. Primeran pasatu genuen eta gosea egin ondoren, hamaiketakoa egitera joan ginen: txistorra bokadilo ederra jan eta dantza egiteko prest. Ondoren, jolas dantza batzuk egin eta eskolara bueltatu ginen. Goiz ederra pasatu genuen Oikia eta Arroako ikasleekin.

IGERIKETA

Azaroko arratsaldeetan Zumaiako Lubaki udal kiroldegira joaten gara Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Igeri egiten ikasteaz gain, higienean eta autonomian ere trebatzen dira gure neska-mutilak. Hona hemen argazki batzuk.

2.IRRATSAIOA

Ikasturte honetako bigarren irratsaioa zintzilik dago.

INGELERAKO KLASEAN

Irudia
Ingelerako klaseetan jolasean aritzen gara batzuetan; jolasen bidez kontzeptu asko ikasten dituzte gure ikasleek. Gaurkoan Simon says jolasean aritu dira. jumping lying down acting like a monkey dancing playing air guitar

IPUIN KONTAKETA

Gaur gure nagusienek, Jarek eta Illaunek, txikienei ipuin bat kontatu die. Eso no es normal ipuina gazteleraz kontatu die. Txikitxoak adi-adi egon dira gure ipuin kontalariak entzuten. Nagusiek esan dutenez, bixkat urduri zeuden baina gustura aritu dira. Hona hemen argazki batzuk.

GAZTAINAK ERRETZEN

Urtero legez, ostiralean aurretik ikasleekin bildutako gaztainak erretzera joan ginen Anbura. Aurrena nagusienak sua piztera joan ziren eta gero ia dena prest zegoenean beste denak gerturatu ginen. Danbolinari eragin eta eragin egon ondoren, azkenean atera zinen esperoan geunden gaztaina goxoak. Besteak sua prestatzen zeuden bitartean, Haur Hezkuntzakoak aurpegiak margotzen egon ziren.

XIKERREN URTEBETZEA

Azaroaren 1ean Xikerrek urteak bete zituen. Eskolan aurreko egunean ospatu genuen. ZORIONAK XIKER!! 5 MUXU POTOLO!!