Azaroko arratsaldeetan Zumaiako Lubaki udal kiroldegira joaten gara Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Igeri egiten ikasteaz gain, higienean eta autonomian ere trebatzen dira gure neska-mutilak. Hona hemen argazki batzuk.
Kaixo! Ikasturte berriarekin batera, blogean eduki berria sartzen hasiko gara. Gaurkoan, orain dela egun batzuk egindako gaztain bilketako bideotxo bat zintzilikatu dugu. Gustatuko zaizuela espero dugu!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina