HAUR HEZKUNTZAKO TOPAKETA

Atzo osteguna, Arroan elkartu ginen Haur Hezkuntzako eskola txikien topaketa ospatzeko asmoz. Nahiz eta eguraldia ez izan onena, goizeko 9:30etan abiatu ginen autobusez. Autobusa Oikiatik pasatu ondoren iritsi ginen Arroara. 
Hasieran jolasak egin genituen, haurrak lau txokotan banatu ziren eta jolas guztietan parte hartu zuten: aurpegia margotzen, karetak egiten, eraikuntzetan eta marrazkiak egiten. 
Bi urtekoak berriz, salto gelara joan ziren. Primeran pasatu genuen eta gosea egin ondoren, hamaiketakoa egitera joan ginen: txistorra bokadilo ederra jan eta dantza egiteko prest. Ondoren, jolas dantza batzuk egin eta eskolara bueltatu ginen.
Goiz ederra pasatu genuen Oikia eta Arroako ikasleekin.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak