Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2021

Arditurrira egun pasa

 2020 ko abenduaren 22an, Oiartzungo Arditurri parketxera joan ginen. 9:00etan autobusean sartu eta Oiartzunera joan ginen. Iritsi ginenean 300m oinez egin genituen Arditurriraino,heldu ginenean monitoreek esplikatu ziguten zer egin behar genuen eta bi taldeetan banatu ginen.  Hamaiketakoa egin genuen eta gero meategira sartu gi nen eta besteak jolasten ibili ginen eta gero alderantziz. Azkenik bazkaldu egin genuen eta autobusean Aizarnara joan ginen. Egileak: EƱaut eta Julen .

Olentzero eta Mari Domingi eskolara bixitan

Irudia
2020ko abenduaren 23an etorri ziren Olentzero eta Mari Domingi. Beste denak bezala maskarillarekin etorri ziren, baina astorik gabe, sukarra zeukalako. Eskola guztia Saletxeko aldapara joan zen korrika batean. Ume txikienak Olentzero eta Mari Domingiri harrituta begiratzen zieten. Kantatu egin genuen eta txorixoa jan genuen. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak banatu genizkion eta gero, beraiek ume bakoitzari goxoki poltxa bat banatu ziguten. Egilea: Hegoi & co.

Goiza baso eskolan

 Eskola osoa baso eskolara joan ginen 2020ko abenduaren 3an . Normalean lehenengo maila, bigarrena eta Haur Hezkuntza joaten dira, baina egun horretan eskola osoa joan ginen basora. Basoa,n gutako batzuk lokatzetan bainatu ginen eta oso ondo pasa genuen. Egileak: Laida eta Intza.

Catanen jolasten

Irudia
  Catan jolas bat da. 2021eko urtarrillaren 11n ekarri ziguten catan jolasa Olentzerok eta Maridomingik. Catan oso joku luzea da. 11n hasi ginen jolasten eta 20a da eta ez dugu bukatu partida oraindik. Berri emaileak: Jare eta Ani.

Aroztegia

Irudia
2021eko urtarrilaren 20an, Haur Hezkuntzakoek eta lehen eta bigarren mailakoek mahi bati hankak jarri dizkiote.  Horretarako, taladroa, mailua, erregela... erabili dituzte. Berri emailek: Garazi eta Oihan.