OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA

Nortzuk etorri zaigula eskolara gaur? Bai, bai, Olentzero eta Mari Domingi beraien astoarekin opariz beteta. A zer nolako urduritasuna eta poza!!

Olentzero etorri baino lehen, ikasle, guraso eta irakasleok txistorra bokadilloa jan dugu eta gero beraien ongietorria egitera irten gara.

Mendi puntatik jaitsi dira Olentzero eta Mari Domingi eta han geunden beraien zain. Eta gainera urtean zehar txintxoak izan garenez, opariak banatu digute eta umeak gustura geratu dira.

Eskerrik asko Olentzero eta Mari Domingi!!


 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

JAIALDIKO BIDEOA