Mezuak

Sasi koipetsu

Irudia
Kaixo: Atzo, Sasi koipetsu ospatu genuen Aizarnan. Goizean eskolan mozorro festa izan genuen. Dantzak egin, entsaiatu eta plazara atera ginen. Herritar eta familiarteko pila azaldu ziren eta dantzan ibili ginen. Euria hasi zelako Elkotatik LH5 eta 6koak plazara jetsi ziren. Frontoian egon ginen jolasten guraso batzuk bazkaria prestatu ziguten arte. Mila esker benetan. Soziedadean bazkaldu eta ondoren eskolara etorri ginen Superniños ikustera. Hemen irudi batzuk: Agur

SASI KOIPETSU

Irudia
 Kaixo: Bihar Sasi koipetsu ospatuko dugu eskolan. Beraz, mozorratuta etorri!!!! Hemen duzue egitaraua: Etxean sua egiteko egurrak edota egunkariak baldin badituzue ekarri mesedez. Bihar arte. AHE

Zientzia tailerra otsailak 21

Irudia
Otsailak 21.  Gaurko zientzia tailerrean HHkoek balantza erabili dute.  Honez gain, Kanariar Uharteetako hondarra eta harriak izan ditugu eskolan.  LHkoek zientzian robotikako erronka izan dute.  AHE

ZORIONAK AIUR!

Irudia
 

Urola Bizirik - Aizarna Bizirik

Irudia
 Kaixo: Aurrekoan Urola Bizirik elkartekoak etorri ziren.  Panel hauek ekarri zituzten: Horiek ikusita, guk gureak egitea pentsatu genuen. Hemen Aizarnako irudiekin egindako panelak: Aio.

Buztina, otsailak 18.

Irudia
Kaixo: Gaur, otsailak 18, buztin tailerra egin dugu.  Hemen duzue irudi bat. Ongi izan.  

Maite eta Mirenen azken eguna

Irudia
Kaixo: Gaur Maite eta Miren agurtu ditugu.  12 astez gure eskolan egon dira praktikak egiten. Maite LHn eta Miren HHn.  Hemen uzten dizkizuegu agurreko 2 irudi. Heme n abestu diegun bertsoa: MAITE: Bertso hauekin nahi dizuegu bihotzez eskerrak eman Praktikaldia egin beharra, ta non hobeto, Aizarnan. Zuen gogo ta ilusioak heldu zaizkigu primeran, ta ikasleek sentitu dute maitasun pilla zuengan. Zoazten lekura zoaztela zuek zeratena izan . Maite zuregan ikusi dugu ideien freskotasuna. Ikasleekin jolasak sortzen izan duzu gaitasuna,  alboan egon eta lagundu eskainiz lasaitasuna,  ta umorea polita bezain koloretsua duzuna. Irakaskuntzan emango duzu bihotzetik daukazuna. MIREN: Bertso hauekin nahi dizuegu bihotzez eskerrak eman Praktikaldia egin beharra, ta non hobeto, Aizarnan. Zuen gogo ta ilusioak heldu zaizkigu primeran, ta ikasleek sentitu dute maitasun pilla zuengan. Zoazten lekura zoaztela zuek zeratena izan . Miren baduzu barruan zerbait haurrentzako berezia,...