Mezuak

AIZARNA HERRI ESKOLAKO IKASLEEN EKIMENA

Azken asteetan Siriako gudak sortutako biztanleen ihesaldiak albiste izan dira Euskal Herrian. Errefuxatuen aldeko ekimenak biderkatu dira gure inguruan eta Aizarnan ekimen txiki bat burutu dugu otsailaren 21-ean. Lehenagotik gaia landua izan da LH-ko ikasleekin eta oraingoan UNICEF Euskal Herriko Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Dimensión-Rezink publizitate agentziarekin batera proposatu diguten unitate didaktikoa aurrera eraman dugu. Bertan gatazkaren inguruko bideo batzuk ikusi eta azaldu ditugu eta ondoren azalduko dugun ekimena aurrera eraman dugu. Errefuxatu kanpalekuetan hesiak egoten dira eta bertako haurrek hesi horiek baliatzen dituzte objektu desberdinekin irudiak sortzeko. Eskolara bidali diguten materialean hau irudikatu nahi izan dute. Horretarako sokazko hesi bat bidali digute eta helburua izan da hesi horretan plastikozko edalontziak erabilita irudi bat osatzea. Gure kasuan ideia ikasleekin behin azalduta, asanblada parte hartzaile baten bitartez erabaki dugu ba...

URTARRILEKO KLIMOGRAMA

4. Irratsaioa. 2017-01-31

ABENDUKO KLIMOGRAMA

Abenduko klimograma

ESKALADA LHkoekin

Irudia
Heziketa Fisikoko saio bitan bulderrera joan ginen. Nabaritzen da bai ikasle hauek eskaladan entrenatzen direla. Hona hemen argazki batzuk:

HH 2-3 PSIKOMOTRIZITATE GELAN

Txikienek oso ondo pasatzen dute psikomotrizitate gelan. Batzuetan, jolas librean aritzen dira eta beste batzuetan zirkuitu batzuk egiten dituzte. Hona hemen argazki batzuk.

AKROSPORT

Irudia
Gaur LHko ikasleekin akrosport kirolean aritu gara. Gure ikasleak zirkurako prest daudela erakutsi dute. A ze akrobaziak!! Ezetz asmatu zer jartzen duen? AIZARNA