AIZARNA HERRI ESKOLAKO IKASLEEN EKIMENA

Azken asteetan Siriako gudak sortutako biztanleen ihesaldiak albiste izan dira Euskal Herrian. Errefuxatuen aldeko ekimenak biderkatu dira gure inguruan eta Aizarnan ekimen txiki bat burutu dugu otsailaren 21-ean. Lehenagotik gaia landua izan da LH-ko ikasleekin eta oraingoan UNICEF Euskal Herriko Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta DimensiĆ³n-Rezink publizitate agentziarekin batera proposatu diguten unitate didaktikoa aurrera eraman dugu. Bertan gatazkaren inguruko bideo batzuk ikusi eta azaldu ditugu eta ondoren azalduko dugun ekimena aurrera eraman dugu. Errefuxatu kanpalekuetan hesiak egoten dira eta bertako haurrek hesi horiek baliatzen dituzte objektu desberdinekin irudiak sortzeko. Eskolara bidali diguten materialean hau irudikatu nahi izan dute. Horretarako sokazko hesi bat bidali digute eta helburua izan da hesi horretan plastikozko edalontziak erabilita irudi bat osatzea. Gure kasuan ideia ikasleekin behin azalduta, asanblada parte hartzaile baten bitartez erabaki dugu bakea hitza idaztea eta hau irudikatzen duen usoa marraztea. Honekin Aizarnako ikasleak mundu osoko bakearen alde kokatzen gara eta dauden gatazka guztiak bukatzea eskatzen dugu. Ekimen hau Aizarnan burutu dugu baina LH-a dute Eskola guztiei luzatu zaie aukera berdina egin dezaten. Aizarnako Eskola 2017-02-21-ean.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

JAIALDIKO BIDEOA