Benetako gertakari batean oinarrituta. AIZARNAKO HERRI ESKOLAKO LH 1,2,3, eta 4KO IKASLEAK. Egun batean, Aizarnako ikasleak Eskolatik Zumaira abiatu ziren igerilekura. Bidaia ongi joan zen, baina ikasle bihurri bati txapela ahaztu zitzaion. Eta beste oso bihurri bati, motxila osoa. Igerilekuan dena ongi joan zen. Baina bueltako bidaian ... tza, tza, tzan!!!! .... Autobusa soinu arraroak egiten hasi zen. Gidariak, ikasleei autobusetik irteteko esan eta gero, gelditu eta ospa egin zuen, Autobusari pieza bat galdu zitzaion. Gidaria piezaren bila joan zen. Iñaki izeneko gizon bati deitu eta furgoneta batekin itzuli zen txoferra. Ikasle taldea bi talde txikitan banatu zen. Mikel, Denis, Aratz, Jakes, Urki eta Arai joan ziren lehenengo bidaian. Eire, Kimetz, Maia, Aiur, Xiker, Maddi eta Maialen, Iraetan gelditu ziren. Iñaki etorri zen. Bi minutu egon, autobusaren kapota itxi eta agur esan gabe, joan zen. Zain ziren bitartean, Maialenek abentura ...