KROSS MISTOA 2021

 

GAUR ESKOLAKO KROSS MISTOA.

ARRATSALDEKO 15.00tan.


                    Animatu ikasleak zirkuituan zehar



Aizarnako eskolako ikasleek kros mistoa antolatu dute ostegunerako

— 2021-03-22

Aizarnako herri ikastetxeko LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleek kross mistoa antolatu dute ostegun honetarako. Ikastetxeko ikasle eta irakasleek hartuko dute parte, binaka eta hirunaka. Eskolako patiotik hasita, 900 metroko ibilbidea egingo dute Aizarnako kaleetan zehar.

Martxoaren 8aren harira egindako lanketaren baitan antolatu dute lasterketa: “Martxoaren 8a ez da egun bakarrera mugatzen, horregatik kros mistoen inguruko lanketa egin dugu eta parte hartzearen garrantzia ere landu dugu” azaldu dute antolatzaileek. Segurtasun neurri guztiak beteko direla ere gogorarazi dute eta krosak irauten duen bitartean, errepidea itxita egongo dela jakinarazi dute.

Aizarnako Herri eskolako patio eta Krossa hasiko den lekua.








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

JAIALDIKO BIDEOA