Eguerdi on! Hiruhileko honetan eskolan BASOA izeneko proiektua garatu dugu. LH1 eta 2koek basoko ordutegia prestatu dute Canvan euskaraz. Honez gain, gazteleraz basoko dokumentala grabatu dute. LH 3 eta 4koek natur zientzietan onddoak, ekosistema, landareak eta bakterioak landu dituzte. LH 5 eta 6koek euskaran basoko landare eta zuhaitzak landu dituzte. Hori guztia Genially honetan txertatu dugu. Gustuko izango duzuelakoan. Eskolako Ikasle eta Irakasleak.