Mezuak

Nerea Loiolaren bixita

Irudia
Gaur Nerea Loiola idazlea etorri da gure eskolara.  "Harri bat poltsikoan" liburuaren inguruko tertulia izan dugu. Ondoren, elkarrizketa bat egin diogu, laster izango duzue honen berri!

video cuento LH 3-4: LOS TENTACULOS DE BLEF

Irudia

Santa Ageda

Irudia
Kaixo denoi! Otsailak 4an, Santa Ageda abestu genuen eskolako atarian denok batera. Hemen uzten dizuegu bideoa.

Bideoa etxetik

Irudia
 Kaixo! Aste oso bat egon gara etxean, baina bueltan gara! Hemen uzten dizuegu egin dugun bideoa.  Gustuko izango duzuelakoan. https://youtu.be/hdTgFJYrFEQ AHEko irakasleak

Arditurrira egun pasa

 2020 ko abenduaren 22an, Oiartzungo Arditurri parketxera joan ginen. 9:00etan autobusean sartu eta Oiartzunera joan ginen. Iritsi ginenean 300m oinez egin genituen Arditurriraino,heldu ginenean monitoreek esplikatu ziguten zer egin behar genuen eta bi taldeetan banatu ginen.  Hamaiketakoa egin genuen eta gero meategira sartu gi nen eta besteak jolasten ibili ginen eta gero alderantziz. Azkenik bazkaldu egin genuen eta autobusean Aizarnara joan ginen. Egileak: EƱaut eta Julen .

Olentzero eta Mari Domingi eskolara bixitan

Irudia
2020ko abenduaren 23an etorri ziren Olentzero eta Mari Domingi. Beste denak bezala maskarillarekin etorri ziren, baina astorik gabe, sukarra zeukalako. Eskola guztia Saletxeko aldapara joan zen korrika batean. Ume txikienak Olentzero eta Mari Domingiri harrituta begiratzen zieten. Kantatu egin genuen eta txorixoa jan genuen. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak banatu genizkion eta gero, beraiek ume bakoitzari goxoki poltxa bat banatu ziguten. Egilea: Hegoi & co.

Goiza baso eskolan

 Eskola osoa baso eskolara joan ginen 2020ko abenduaren 3an . Normalean lehenengo maila, bigarrena eta Haur Hezkuntza joaten dira, baina egun horretan eskola osoa joan ginen basora. Basoa,n gutako batzuk lokatzetan bainatu ginen eta oso ondo pasa genuen. Egileak: Laida eta Intza.