Kaixo, guztioi! Dagoeneko grabatu dugu gure lehen irratsaioa ikasturte honetan. Hemen uzten dizuegu. ENTZUN HEMEN IRRATSAIOA Gustatuko zaizuelakoan. Aizarnako eskolako ikasleak
Konturatu zineten bezala, azken aldian ez da mugimendu handirik egon blogean. Horren arrazaioa webgune berria prestatzen egon garelako izan da. Une honetatik aurrera, blogean ez ditugu post gehiago txintxilikatuko eta webgune berria erabiliko dugu. Webgune berriaren linka hau da: aizarna.eskolatxikiak.eus Poliki-poliki joango gara post berriak esekitzen.
Atzo, asteartea, 2018-19 ikasturteko lehenengo irratsaioa egin genuen. Arazo teknikoak medio, kostatu zitzaigun arrankatzea, baina zorionez azkenean lortu genuen. Primeran aritu ziren gure ikasleak!! Zorionak guztioi!!