Mezuak

HH 2-3 PSIKOMOTRIZITATE GELAN

Txikienek oso ondo pasatzen dute psikomotrizitate gelan. Batzuetan, jolas librean aritzen dira eta beste batzuetan zirkuitu batzuk egiten dituzte. Hona hemen argazki batzuk.

AKROSPORT

Irudia
Gaur LHko ikasleekin akrosport kirolean aritu gara. Gure ikasleak zirkurako prest daudela erakutsi dute. A ze akrobaziak!! Ezetz asmatu zer jartzen duen? AIZARNA

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!

Irudia
Ondo pasa oporretan!! Ondo amaitu urtea eta hobeto hasi datorrena!! Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!

GABON ESKEAN

Irudia
Ohitura onak mantenduz, urtero legez, aurten ere baserriz-baserri aritu gara eskolako ume, ikasle-ohi,  irakasle, guraso eta familiartekoak gabonetako abestiak abesten. Giro ederra sortu dugu!! Hona hemen argazki eta bideo batzuk. Furgonetan sartuta baserriz-baserri joateko prest Gurasoak ere sartu dira furgonetan

EGUN MAGIKOA ESKOLAN

Irudia
Gaur 11ak aldera Olentzero eta Mari Domingi astoarekin etorri dira Aizarnako eskolara. Txikienak oso urduri eta irrikitan zeuden. Beraiei ongi etorria egin eta eskolara sartu dira. Bitartean, astoa patioan utzi dute deskantsatzen. Barruan, bai Olentzerori eta baita Mari Domingiri ere abestu diogu eta ondoren, hainbat opari banatu dituzte.    HHkoak hamaiketako egiten. Atzeko aldean gurasoak.    Olentzero ikusten dugu eta deika gabiltza. Badator menditik Olentzero. Patioan daude jadanik. Olentzero eskutitzak jasotzen.

LHkoak ESKULANETAN

Irudia
LHko ikasleak Erreka Mariko pertsonaiak landu dituzte.

HHkoak JOLASEAN

Irudia
Txikienak ere betiko jolasetan aritu dira. Polizia eta lapurra jolasean gustura ibili dira. Hona hemen argazki batzuk.  Jolasean hasi baino lehen, ekipoko argazkia atera dugu. Lapurretako batzuk kartzelan daude jadanik. Bitartean, poliziek ondo zaintzen dute kartzelatik irten ez daitezan. Oso ondo pasatu dugunez, gehiagotan jolastu beharko dugu!!