Kaixo: Gaur korrika txiki ospatu dugu Aizarnan. Testigua eskuz eskuz pasa dugu plazara iritsi arte. Ondoren, testigu barruko mezua irakurri dute ikasleek: bertso bat zen. Jarraian Txokolatezko ogitarteko bat jan dugu eta apur bat jolastu. Hemen irudi batzuk: AHE
Kaixo: Aurreko astean, martxoaren 28tik apirilaren 1era, LH 5 eta 6ko ikasleak Lekarozen izan ziren. Ingeleseko barnetegia izan zuten. Hemen dituzue bertako bi argazki: Bye bye
Kaixo! Eskola txikietako ikasleek topaketak egiten dituzte tarteka Meet bitartez. Kasu honetan Escape Room fisiko bat nola montatu azaldu ziguten. Oso gustura entzun genituen. Hemen irudi bat:
Kaixo! Aizarnako LH 4, 5 eta 6ko ikasleok Unitate hau landu dugu Euskaran eta Gorputz Hezkuntzan. Herri kirolak eta Lehen sektorea izena du Unitateak. Hemen uzten dizuegu egin dugun aurkezpen interaktiboa: Aio. LH 4, 5 eta 6ko ikasleak.